Zubizabal umildegia
Itxura
Zubizabal umildegia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Zalduondo |
Koordenatuak | 42°53′03″N 2°20′56″W / 42.88409°N 2.34902°W |
Ondarea | |
EJren ondarea | 21 |
Zubizabal umildegia Zalduondon Erdoña eta Agurainera bideko irteeran dagoen guruztokia da (Araba), Kalzadausi izen esanguratsua ere baduena, Ametzaga errekaren aldamenean.[1] Antzina hau zen, halaber, Lizarrateko galtzadatik herri horietara zihoan bideko Zalduondoko irteera. Aldamenean, zubi zahar bat du; biak ere eraikitako euskal ondare nabari sailkatuta daude.
XVI. mendeko ohiko guruztoki bat da, eta gurutzeak Lazarragatarren armarria du. Zutabeak kapitel toskanarra du, eta balaustradadun besoak, horietako bat oso hautsia. Lazarragatarren armarrian arrano bat agertzen da orein bat oinperatzen; lehena ganboatarren ikurra da eta bigarrena, berriz, oinaztarrena. [1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Portilla Vitoria, Micaela. (1991). Por Álava, a Compostela: una ruta europea; Del paso de San Adrián al Ebro / Micaela J. Portilla.. Diputación Foral de Álava/Arabako Foru Aldundia, 46 or. ISBN 84-7821-066-0. (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).